XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lewisek entseiu bat egin zuen iodo eta hidrogeno arteko erreakzioarentzat eta balio teoriko eta esperimentalen artean konkordantzia ona lortu zuen.

Baina erreakzioak molekula konplexuagoen artean edo egoera likidoan gertatzen direnean konkordantzia ez da hain ona.

Eta ezinezkoa da kolisioen teoria sinplifikatua erabiliz erreakzio batzutan lortzen diren maiztasun-faktorearen balioa txikiak azaltzea, hau da, erreakzio askotan maiztasun-faktorearen balioa kolisioen teoriarekin kalkulatutakoa baino txikiagoa da.

Eta hau kontutan izateko A-ren espresioan P faktorea sartzen da.

P faktore honi faktore esteriko edo probabilitate-faktore deritzo.

Faktore honek orientazio egokia duen kolisio-multzoa adierazten du eta bere balioa bat baino txikiagoa izaten da normalean.

Abiadura konstantearen espresioa honela jar daiteke: .

P faktoreak kontsideratzen duena hauxe da: erreakzioa gerta dadin beharrezkoa da talka egiten duten molekulek orientazio egoki bat edukitzea, hau da, talka egiten duten molekulek aktibatze-energia batez gainera orientazio egoki bat behar dute.

Faktore esterikoak oztopo esterikoak ere kontutan hartzen ditu.

Ideia hau aski baliotsua da abiadura txikiak molekula konplexuen artean aurkitzen direlako bereziki, eta pentsa daiteke bi molekula konplexuk orientazio egokiarekin talka egiteko probabilitate txikiagoa izango dutela bi molekula sinplek baino.

Azkenik komenigarria da aritu garen kolisio-teoria honen akatsak aipatzea: 1.- Oztopo teoriko asko daude molekulen geometriatik P faktorearen balioa aurkitzeko eta ondorioz A esperimentala / A teorikoa erlazioa esperimentalki kalkulatu behar da.

2.- Kolisio-teorikoak ez du esplikaziorik ematen oso azkarrak diren erreakzioentzat zeren hauetan faktore esterikoak bat baino handiagoa izan behar bailuke.